Politika -

2013ko sanferminak

Bost hilabeteko zigorra sanferminetan ikurrina erraldoia jartzeagatik

Ebazpenaren arabera, txupinazora joan ziren pertsonen segurtasuna arriskuan jarri zuten ikurrina zabaldu zutenek. Auzipetuek helegitea jartzeko aukera dute oraindik.

'Arrantzale bizardunek' ikurrina erraldoi bat jarri zuten Udaletxe plazan, 2013ko txupinazoan. EiTB
'Arrantzale bizardunek' ikurrina erraldoi bat jarri zuten Udaletxe plazan, 2013ko txupinazoan. EiTB
Making of-a: nola jarri zuten ikurrina Iruñeko udaletxe plazan?

5:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak bost hilabeteko espetxe-zigorra ezarri die 2013. urteko sanferminetako txupinazoan Iruñeko Udaletxe plazan ikurrina erraldoia zabaldu zuten bost 'arrantzale bizardunetako' lauri. Bosgarrena, ekintza grabatu zuena, absolbitu egin du.

Epaileak "desordena publikoak" egotzi dizkie, eta ikurrina jarri zutenean mozorrotuta egon izana larrigarritzat jo du. Lau 'arrantzaleek' bi urtez "ekitaldi jendetsuetara" joatea debekatuta izango dute, gainera.

Plazan bildutako jendetza, 'arriskuan'

Epaileak bere ebazpenean jaso duenez, "ikurrinak Udalaren fatxadaren zati handi bat estaltzen zuen, eta fatxadatik oso gertu zegoen, 5,83 metrora".  Hain gertu jarrita, "arrisku egoera" sorrarazi zutela uste du epaileak: suziria desbideratzeko eta, ondorioz, ikurrinak su hartzeko arrisku handia egon zela ebatzi du.

Hori horrela, ikurrinak su hartu izan balu, Udaletxe plazan eta inguruko eraikinetan zeuden pertsonak "arrisku egoera larrian" jarriko zirela gaineratu du epaileak ebazpenean.

Ikurrina zabaldu zutenean, plazan 10.000 pertsona inguru zeudela gogorarazi du. Jendetza hori "antolatu gabe" zegoela, eta, beraz, edozein ezustekok "mugitzeko arazoak" sor zitzakeela dio sententziak. Gainera, han bilduta zeudenetako asko atzerritarrak zirela eta, beraz, tokia ez zutela behar bezala ezagutzen adierazi du magistratuak, eta, horrek, ezustekoen aurrean erreakzionatzea zaildu egingo zukeela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Entzierroa zuzenean