Politika -
operazioa
Tomas Elgorriaga atxilotu dute Alemanian
Atxilotzeko eta entregatzeko agindu espainiar eta europar batean oinarrituta egin dute atxiloketa, Alemaniako BKAk, Espainiako Polizia Nazionalak eta CNIk elkarrekin egindako operazio batean.
Erredakzkioa
Tomas Elgorriaga Kunze ETAko ustezko kidea atxilotu dute Alemanian, 15 urte baino gehiagoan ihes eginda egon eta gero, zenbait erakundek elkarrekin egindako operazio batean.
Espainiako Barne Ministerioak ohar baten bidez zabaldu duenez, atxiloketa Polizia Nazionalak, Alemaniako BKAk eta CNIk elkarrekin egindako operazio batean egin dute.
Elgorriaga Kunzek (Donostia, 1963), eta atxilotzeko eta entregatzeko agindu espainiar eta europarra zeukan bere gain, talde armatu baten kide izatea eta agiriak faltsutzeko kolaboratzaile izatea egotzita.
Gainera, Frantziako Justiziak 2003eko urtarrilaren 13an auzi-ihesean epaitu eta kondenatu zuen, talde armatuko kidea izatea leporatuta, eta abuztuaren 2an bilatzeko agindua egin eman zuten.
Halaber, 2003ko otsailaren 13an, Frantziak lau urteko espetxe zigorra ezarri zion (auzi-ihesean orduan ere) eta lurralde frantziarrean egotea debekatu zioten talde armatuko kide izatea egotzita. Ekainaren 5ean, bilatzeko agindua eman zuten.
Atxilotzea lortu gabe, beste epaiketa bat egin zioten 2006ko uztailaren 19ean, eta beste hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, banda armatu baten kide izateagatik.