Politika -

Inkesta

Podemosek orokorrak irabaziko lituzke, PSOEk baino %1,5 gehiago jasota

Alderdi berriak, zortzi hilabeterekin, botoen % 27,7 jasoko lituzke, 2015 amaierako hauteskunde orokorrak gaur egingo balira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baliteke Podemos alderdiak hurrengo hauteskunde orokorrak irabaztea, botoen % 27,7 jasota, hau da PSOEk baino 1,5 puntu eta PPk baino 7 puntu gehiago; Pablo Iglesias alderdiaren burua puntu gehien jaso dituen agintari politikoa da, El Paisek gaur, igandea, plazaratutako Metroscopiaren inkestaren arabera.

Egunkariak dioenez, inkesta “herritarren aldartearen argazkia da, boto asmoa baino gehiago”. PSOEk botoen % 26,2 jasoko lituzke, eta PP % 20,7ra jaitsiko litzateke.

“Zortzi hilabeteko alderdi batek Espainiako azken lau hamarkadetako mapa politikoa alda lezake”, esan du El Paisek.

Inkesta “ustelkeriaren aste beltzean” egin zuten, azaldu duenez, eta parte hartu zuten herritarren gehienek “uste dute Podemosek ez duela krisialdi ekonomikoa gainditzeko ideia argirik, eta proposamenak ez direla errealistak”.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak PSOE PP Hauteskunde orokorrak Espainian