Itxi

2014/11/03

14:24

Politika

Kataluniako parlamentua

Abian da Pujol auziaren eta iruzurren gaineko ikerketa batzordea

Erredakzioa

Alderdi bakoitzeko bi parlamentarik osatzen dute batzordea; orain, lan egutegia eta deklaratzera deituko dituzten pertsonen zerrenda zehaztu behar dute, eta desadostasunak espero dira.

0:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pujol auziaren eta iruzur fiskalaren gaineko ikerketa batzordea abian da dagoeneko. Nuria De Gispert Kataluniako Parlamentuko presidenteak eratze ekitaldearen buru izan da, eta David Fernandez CUPeko diputatua izango da presidentea.

Nahiz eta proposamena aho batez onartu, alderdiek desadostasunak azaldu dituzte, aurre egiteko orduan: CiUren ustean, “adituek” konponbideak eman beharko lituzkete  kapitalen ihesaren arazoan; PPk eta C’s-k, ordea, Pujol auzian sakondu nahi dute.

Meritxell Borras eta Roger Montañola (CiU); Oriol Amoros eta Sergi Sabria (ERC); Maurici Lucena eta Jordi Terradas (PSC); Enric Millo eta Santi Rodriguez (PP); Joan Mena eta Marc Vidal (ICV-EUiA); Carlos Carrizosa eta Jose Maria Espejo-Saavedra (C's), eta Quim Arrufat e Isabel Vallet (CUP) dira batzordeko kideak.

Behin batzordea eratuta, lan egutegia eta deklaratzera deituko dituzten pertsonen zerrenda zehaztu behar dute, eta desadostasunak espero dira, alderdi bakoitzak bere helburua duelako batzordean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;