Politika -

Ustelkeria

Nafarroan ustelkeria kasurik ez dagoela azpimarratu du Barcinak

Ustelkeria kasuengatik auzipetu edo epaitutako inor ez dagoela nabarmendu du foru presidenteak, eta halakoen kontra "zorrotz" jardutearen alde egin du.

Ustelkeria kasuen kontra 'zorrotz' aritzearen alde agertu da Barcina. EFE
Yolanda Barcina
Ustelkeria kasuen kontra 'zorrotz' aritzearen alde agertu da Barcina. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan ustelkeria kasuengatik auzipetu, epaitu edo kartzelatutako inor ez dagoela azpimarratu du gaur Yolanda Barcina foru presidenteak, eta hala, "zero ustelkeria" duen erkidegotzat jo du Nafarroa. "Gaitz" horren kontra "zorrotz" jardungo duela gaineratu du.

Navarracapital.es webguneak enpresaburuekin antolatutako gosari batean, El Mundo egunkariak egindako “ustelkeriaren mapa” aipatu du Barcinak (horren arabera, foru erkidegoan ez dago halako kasuengatik auzipetutako inor). Barcinak adierazi duenez, "ustelkeria badago mesfidantza dago" eta "egiten duenak ordaindu egiten du" printzipioaren aldekoa dela erantsi du.

Nafarroako datu ekonomiko baikor batzuk aipatu ostean, elkarrizketa sozialaren garrantziaz mintzatu da Barcina: "Elkarrizketa sozial eraginkor eta eraikitzaile batek lan-merkatuaren oinarri instituzionalak indartzen ditu eta datu makro-ekonomiko baikorrak dakartza, besteak beste, enplegua sortzea". Horren harian, CEN, UGT eta CCOO sindikatuekin ekonomia eta enplegua biziberritzeko lortutako akordioa nabarmendu du.

Langabeziaren datuei dagokienez, % 1,76ko urriko igoera "onartezina" dela agertu du Nafarroako presidenteak.

Kazetarien galderei erantzunez, oposizioak UPNren gobernuaren erreforma fiskala babestu ez izana deitoratu du, eta PSNk proposatutakoaren alde egingo dutela iragarri du, gaur egun indarrean dagoena baino "hobea" delako.

Urtea amaitzeko defizita % 1ekoa izatea espero du Barcinak, eta diru-sarrerak % 2koak izango direla aurreratu du. Hortaz, "bide onetik doa Nafarroa", foru presidentearen aburuz.

Amaitzeko, datu ekonomiko onei esker, AHTaren lanak suspertzeko aukera izango dela agertu du Barcinak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Barcina Albisteak Nafarroa Ustezko ustelkeria politikoa albisteak