Politika -

Azaroak 9

Kontsultaren aurkako helegitea ez baliogabetzea erabaki du Gorenak

Generalitateak helegitea aurkeztu zuen Gorenean, Espainiako Gobernuak Konstituzionalean sartu zuen inpugnazioaren ondorioak, behin-behinean, bertan behera gera daitezen eskatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak azaroaren 9an Katalunian egin nahi duten kontsulta alternatiboaren aurka aurkeztutako helegitea bertan behera ez uztea erabaki du gaur Auzitegi Gorenak.

Generalitateak helegitea aurkeztu zuen Gorenean, Espainiako Gobernuak Konstituzionalean jarri zuen inpugnazioaren ondorioak, behin-behinean, bertan behera gera daitezen eskatzeko. Gorenak, berriz, ez du bertan behera utzi, eta, hortaz, indarrean jarraitzen du Konstituzionalak erabakitakoa.

Oinarrizko eskubideak urratu izana argudiatuta eraman zuen auzitara Kataluniako Gobernuak Espainiakoa.

Gorenaren iritziz, Kataluniako Gobernuak eskatutako kautelazko neurriek “ez dute zentzurik”; Kataluniak kautelazko neurriak Espainiako Gobernuaren erabakia Buletin Ofizialean publikatu ondoren eskatu izana azpimarratu du Gorenak.

Gaurko ebazpenean, Gorenak esan du ez duela Kataluniak eskatutakoa onartu, eta Ministroen Bileran hartutako erabakien aurrean ezin dela errekurtsorik jarri gaineratu du.

Gorenak atzo eta gaur eztabaidatu du Kataluniak eskatutakoa, eta goizean eman du jakitera hartutako erabakia.

Aretoak Fiskaltza eta Estatuko Abokatutza entzun gabe hartu du erabakia (horrela egiten du beti, kautelazko neurriak hartzeko eskaerekin).

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniaren independentzia