Politika -
Lidon epaileari omenaldia
ETAren krimen guztiak argitzea defendatu du Ibarrak
Jose Maria Lidon epailea zena omendu dute ostiral honetan, ETAk hil zuela 13 urte bete diren honetan-
Erredakzioa
Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak ETAren krimen guztiak argitzea eskatu du.
Auzitegiak Jose Maria Lidon epailea zena omendu du gaur, ETAk hil zuela 13 urte betetzen diren honetan. Besteak beste, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Ibon Bilbao Bilboko alkatea, Pablo Ruz eta Fernando Grande-Marlaska epaileak eta Lidonen alarguna eta semeak izan dira bertan.
Ekitaldian, Justiziak "krimen guztiak argitzen" eta hiltzaileak zigortzen lagundu behar duela adierazi du Ibarrak. Horren ildotik, 13 urte pasatu badira ere, Lidon epailearen hiltzailea oraindik epaitu ez izana eta "krimena agindu zuen" erakundea desagertu ez izana deitoratu du.
Omenaldia bukatu ostean kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, ETAk egindako krimen guztiak argitu behar direla defendatu du Ruz epaileak, eta epaileak "edozein kasu" ikertzeko behartuta daudela gogorarazi du.
Ekitaldian, Lidon epailearen alargunak, Marisa Galarragak, lore-sorta bat utzi du Justizia Jauregiaren harreran.