Politika -

Polizia operazioa

Jose Maria Lidon epailearen ustezko hiltzailea atxilotu dute Londresen

Kemen Uranga atxilotu du Londreseko Poliziak gaur goizean. Uranga estradizioaren aurka agertu da eta, ondorioz, espetxean egongo da abuztuaren 15era arte.

Jose Maria Lidonen hilketa, 2001. urtean. EITB
Jose Maria Lidonen hilketa, 2001. urtean. EITB
Kemen Uranga ETAko ustezko kidea atxilotu dute Londresen

01:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kemen Uranga Artola ETAko ustezko kidea atxilotu dute Londresen Barne Ministerioak berretsi duenez. 43 urteko ondarrutarra, 2.000. urteaz geroztik dago ihes eginda eta Bizkaia taldeko ustezko kide izatea leporatzen diote. ETAko ustezko kidea bere estradizioaren aurka agertu da eta, ondorioz, espetxean egongo da abuztuaren 15era arte.

Egun horretan, Londreseko Westminster Epaitegira joan beharko da berriro. Urangaren abokatuak fidantzapeko askatasuna eskatuko du. Nicholas Evans epaileak irailaren 5ean ekingo dio Urangaren estradizioa erabakitzeko prozesuari.

Efe agentziari terrorismoaren aurkako indarren iturriek adierazi diotenaren arabera, Jose Maria Lidonen ustezko hiltzaileetako bat da. 2001. urtean, Getxon (Bizkaia) hil zuten epailea.

Uranga Artola Europar Batasuneko Batzordeak urte horretan bertan egin zuen pertsona eta talde terroristen zerrendan agertzen zen.

Eloy Velasco epaileak egin ditu auzi honen izapideak eta asteazken honetan bertan bidali die jada agintari britainiarrei atxilotzeko eta entregatzeko euroagindua.

ETAko ustezko kidea Lidonen ustezko hiltzaile gisa identifikatu zuten, Garikoitz Azpiazu "Txeroki"rekin batera.

Ustez, 2000. urtean desegin zuten "Bizkaia taldean" lagundu zuen, eta Eduardo Madina sozialistaren eta Esther Cabezudo Portugaleteko zinegotzi sozialistaren eta azken honen bizkartzainaren aurka Bilbon egin zuten atentatuan parte hartzea egozten diote. Espainiako Polizia eta Scotland Yarden arteko ikerketa baten ondorioz atxilotu dute Uranga hiriburu britainiarrean.

Urangarekin, jada 24 dira ETAk joan den urriaren 20an indarkeriaren amaiera iragarri zuenetik, atxilotutako ustezko kideak. Azken aurrekoa Iñaki Imaz izan da, astelehenean Hendaian atxilotutakoa.

Erresuma Batuan aldiz, azken hilabeteetan ETAko ustezko hiru kide atxilotu dituzte segurtasun indarrek: Antonio Troitiño, Iñaki Lerin eta pasa den uztailaren 13an Beñat Atorrasagasti, Edimburgon, Eskozian.

Fernandez Diazek Barne ministroa zoriondu du

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Therea May Britainia Handikoari deitu dio, Londresen ETAko ustezko kidearen atxiloketaren harira zoriontzeko, Ministeriorik jakitera eman dutenez.

Bi ministroak zoriondu egin dira bi herrialdeen arteko polizia lankidetzagatik terrorismoaren aurkako borrokan. Kemen Urangan Artolarena ETAko ustezko laugarren kidearen atxiloketa da Britainia handian azken hilabeteotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea