Politika -

Beruala auzia

Bizkaiko Auzitegiak Bermeoko alkate ohia absolbitu du

Gaur ezagutzera eman duten epaiaren aurka ezin daiteke helegiterik aurkeztu. EH Bilduk aurkeztutako helegitea atzera bota du Auzitegiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Xabier Legarreta Bermeoko alkate ohiaren (EAJ) absoluzioa berretsi du. Beruala sozietate publikoan ustez egindako delitu penala eta sozietarioa egozten zioten Legarretari.

Gaur eman dute epaia ezagutzera eta ez dago helegitea aurkezteko aukerarik. Auzitegiak EH Bilduk zuzendutako Bermeoko udal gobernuak aurkeztutako helegitea baztertu du eta akusatua jada absolbitu zuen Gernikako lehen zenbakiko Instrukzio Epaitegiaren autoa berretsi du.

Bi urte iraun duen epaiketaren inguruan mintzatu da Legarreta. “Nire zintzotasuna eta ohoragarritasuna zalantzan jarri izanak sufrimendu pertsonal handia sortu dit”, esan du.

Epaiak Bermeoko San Martin etxebizitzen kudeaketa “legearen barruan” egin zela erakusten duela nabarmendu du alkate ohiak. “Gauzak ondo egin izanaren lasaitasuna dut”, gaineratu du.

Prozesua aurreko legealdian EAJ kriminalizatu nahi zuen “estrategia politiko” batek bultzatu izana deitoratu du Legarretak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo