Politika -
'Enredadera' operazioa
32 atxilotuetatik hiru espetxera bidali ditu Alaya epaileak
Adifeko bi zuzendari eta Sevillako Diputazioaren errepideetako arduradun ohia kartzelara bidali ditu Alaya magistratuak. Hirugarrena aske geratuko da 100.000 euroko fidantza ordaindu eta gero.
Erredakzioa
Enredadera operazioan atxilotutako 32 lagunetatik hiru soilik espetxera bidali ditu Mercedes Alaya epaileak. Adifeko bi zuzendari eta Sevillako Diputazioaren errepideetako arduradun ohia espetxeratzeko agindua eman du magistratuak. Hala ere, hirugarrena aske geratuko da 100.000 euroko fidantza ordaindu eta gero.
Azken atxilotua espetxera bidali du Alayak: Enrique Jose Finch Ramos Adifeko zuzendaria Kordoban. Ustez legez kontrako dirusaritan milioi bat euro jaso ditu Ramosek. 250.000 euroko bermea ezarri dio epaileak.
Operazioan atxilotutakoez aparte, Juan Andres Bruguera Fitonovoko saltzailea kartzelara bidali zuen epaileak, eta 180.000 euroko fidantza ezarri zion. Madeja operazioaren bigarren fasean, 2013ko abenduan, inputatuta deklaratu zuen Bruguerak.
32 pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak iragan asteartean, Enredadera operazioan. Fitonovo enpresak ustez legez kontrako dirusariak ematen zituen konkurtso publikoak irabazteko.