Politika -

A9

Espainiako eta Kataluniako fiskalak zatituta, Masen kereila dela eta

Torres-Dulcek fiskalen batzarra deitu du, Kataluniako Fiskaltzak Kataluniako presidentearen kontrako  kereila aurkezteari uko egin ostean.

Artur Mas Generalitateko presidentea, A9an bozkatzen. EFE
Artur Mas Generalitateko presidentea, A9an bozkatzen. EFE
Kataluniako alderdiak, Mariano Rajoyren bisitaren zain

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak Artur Mas Generalitateko presidentearen aurka kereila jartzea agindu dio Kataluniako fiskal gorenari, baina hori aurka agertu da.

Hori dela eta, Torres-Dulcek fiskalen batzarra deitu du, Kataluniako Fiskaltzaren ezezkoa jaso eta gero.

"Estatuko fiskal nagusiak uste du kereila jarri beharra dagoela Kataluniako Auzitegi Nagusian, eta hori egitea agindu du gaur. Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskal nagusiaren ustez, baina, hori ez da egokia, eta hala jakinarazi du arratsaldeko azken orduan", esan du Estatuko Fiskaltzak.

Kataluniako fiskalburuak gainerako fiskalak deitu zituen ostiralean, eta gehienak kereila jartzearen aurka agertu ziren.

12 salaketa Masen aurka

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Artur Masen aurkako lehen 12 salaketak jaso ditu astelehen honetan.  Hain zuzen ere, desobedientzia delitua egotzi diote, A9ko kontsulta egiteagatik.

Auzitegiaren esanetan, Martorelleko, Terrassako eta Gavako epaitegietatik iritsi dira salaketak, baina epaileek Auzitegi Nagusira igorri dituzte, Mas foruduna delako.

Auzitegiak epaile bat esleitu dio salaketa bakoitzari, eta Fiskaltzari igorriko dizkiote, izapidetzen hastearen alde edo aurka dagoen esan dezan.

Rajoyk Masi erantzun dio

Bestalde, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak gutun batean erantzun dio Artur Masi, eta independentismoaren aurrean duen jarrera "berbera" dela esan dio.

Gainera, hilaren 29an Bartzelonara joango dela iragarri dio, PPren jardunaldi batzuetan parte hartzeko.

A9aren ostean Kataluniara egindako lehen bidaia izango da, eta bere jarrera azalduko du berriro bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma Epaiketak bideoak Artur Mas Kataluniako prozesua zuzenean