Politika -
Logistika
Frantziak 8 urteko kartzela zigorra jarri die ETAko bi kideri
Ludovic Lestel fiskalak aitortu du instrukzio aldian ezin izan dutela frogatu Xarla ETAko buruzagi militarra izan zela.
Erredakzioa
Frantziako Justiziak zortzina urteko kartzela zigorrak ezarri dizkie Mikel Oroz Peru-ri eta Alejandro Zobaran Xarla-ri, logistika alorreko talde bateko kideak izatea leporatuta.
Horrez gain, epaileak Frantziatik kanporatzeko agindua eman du zigorrak betetzen dituztenean.
Fiskaltzak 10na urteko zigorrak eskatzen zituen bientzat, terrorismo delituagatik ezar zezaketen zigor luzeena.
Ludovic Lestel fiskalak aitortu du instrukzio aldian ezin izan dutela frogatu Xarla ETAko buruzagi militarra izan zela eta Peru logistikaren arduradun nagusi, Espainiako agintariek ardura horiek egotzi arren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea