Politika -

Kanpaina

‘Irainei’ aurre egiteko mobilizazioa eskatu du Podemosek

Vincenc Navarro eta Juan Torres ekonomialariek egindako txostena aste honetan argitaratuko dutela aurreratu du Podemosek. Dokumentu hori oinarri hartuta programa ekonomikoa egingo du alderdiak.

Rafael Mayoral Podemoseko gizarte mugimenduen harremanetarako idazkaria. Argazkia: EFE
Rafael Mayoral Podemoseko gizarte mugimenduen harremanetarako idazkaria. Argazkia: EFE
Rafael Mayoral Podemoseko gizarte mugimenduen harremanetarako idazkaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Beraien gorrotoa, gure irribarrea” lelopean kanpaina bat martxan jarriko dutela iragarri du gaur Rafael Mayoral Podemoseko gizarte mugimenduen harremanetarako idazkariak. Horrela, “doilorkeriari” eta “irainei” erantzutea nahi du alderdiak. Aldaketa demokratikoaren alde dagoen gehiengo sozialari mobilizatzeko eskatu dio Podemosek.

Podemoseko zuzendaritzak bilera egin du gaur. Vincenc Navarro eta Juan Torres ekonomialariek egindako txostena aste honetan argitaratuko dutela aurreratu du Mayoralek prentsaurrekoan. Dokumentu hori oinarri hartuta programa ekonomikoa egingo du alderdiak. Bestalde, Iñigo Errejon alderdiko Politika idazkariak jasotako kritikak deitoratu ditu Mayoralek.

Zentzu horretan, Errejonen ikerketa kontratuak bateraezintasunen legea urratu ote zuen argitzeko Malagako Unibertsitateak informazio espediente bat zabaldu du eta horregatik “pozik” daudela ziurtatu du Mayoralek; izan ere, “mahai gainean” jarri dituzten “gezur” guztien aurrean “gauzak argi” uzteko balioko du horrek.

Oinarrizko errenta unibertsala

Bestalde, Pablo Iglesiasen alderdiak oinarrizko errenta unibertsala “berehala aplikatzea sekula planteatu” ez duela ziurtatu du Mayoralek, “pixkanaka aplikatzea” baizik.

“Oinarrizko errenta berehala aplikatzea sekula planteatu ez dugu, oinarrizko errentaren eskubidea pixkanaka aplikatzea defendatu dugu foro guztietan”, azaldu du Mayoralek.

Maiatzean Europako hauteskundeetara aurkezteko erabili zuen programan Podemosek oinarrizko errentaren eskubidea jasotzen zuen, “herritar guztientzako, eta bizitza duin bat izateko gutxienez pobreziaren mugatik gertu izatea”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ahal dugu