Politika -
'Azaroko Adierazpena'
ANCk plebiszitu-hauteskundeak otsailean egitea eskatu du
Gainera, independentziaren aldeko indarrek osatutako zerrenda bakarraren alde azaldu da. Erakundeak adierazpen bat sinatu du Masen bide-orriaren aurrean duen jarrera zehazteko.
Erredakizoa
Assemblea Nacional Catalana (ANC) erakundeak plebiszitu-hauteskundeak otsailean egitea eskatu du, independentziaren aldeko indarrek osatutako “zeharkako zerrenda bakar” batean.
Azken hiru urteetan irailaren 11ko manifestazio jendetsuen deitzailea lan jardunaldia egiten ari da Cornella de Llobregaten, eta ‘Azaroko Adierazpena’ egin dute, Artur Masen bide-orriaren aurrean duen jarrera zehaztu eta hartuko duten bidea jasotzeko.
Carme Forcadell ANCren presidenteak adierazpena irakurri du, 1.000 pertsona baino gehiagok betetako aretoan, eta A9aren ostean beharrezkotzat jo dute plebiszitu-hauteskundeak deitzea “behin betiko agindu demokratiko garbi bat izateko, katalanen gehiengoak Estatua eratzea nahi duela bermatzeko”.
Adierazpenaren arabera, hauteskundeak egiteko eguna “ahalik eta arinen” ezagutarazi egin behar dute, Kataluniako parlamentu berria udaberrian osa dadin.
Hori dela eta, hauteskundeak otsailean egitea proposatu du, “prozesu hau babesten dugun indar politikoek eta sozialek lanari berehala ekiten baldin badiogu”.