Itxi

2014/12/02

18:18

Politika

Hauteskundeak

Berrocal Gasteizen eta Gonzalez Aldundian, PSEren hautagaiak Araban

Erredakzioa

Erakundeekin zorrak dituzten familien eta autonomoen aldeko ordenantzak sustatzea proposatu dute.

  • Maite Berrocal Gasteizko alkate izateko hautagaia.

    Maite Berrocal Gasteizko alkate izateko hautagaia. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Maite Berrocal eta Cristina Gonzalez izango dira PSE-EEren hautagaiak Gasteizko alkate eta Arabako ahaldun nagusi izateko, eta erakundeekin zorrak dituzten familien eta autonomoen aldeko ordenantzak sustatzea proposatu dute.

Gaur izan da bi hautagaien aurkezpena, eta politika egiteko modua aldatzeko konpromisoa agertu dute, PPk lurralde historikoan abiatutako "murrizketen bidean" atzera egiteko.

Berrocalek pertsonen duintasuna jarri nahi du giza eskubideen eta ekintza politikoaren erdigunean, eta bankuak erreskatatu ziren moduan pertsonak erreskatatu behar direla azpimarratu du.

Horren harira, "pertsonei duintasuna itzultzeko bidean erreferente" bihurtu nahi du Gasteiz, eta "arazo ekonomiko larriak" dituzten pertsonek, familiek eta autonomoek "bigarren aukera" izateko ordenantza bat aurkeztuko duela iragarri du.

Azaldu duenez, proposamen horren funtsa zorraren ordainketaren moratoria eskatzean datza, zorren interesak hazi ez daitezen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;