Politika -

Memoria historikoa

Huarteren eta Urmenetaren dominen aurka joko du Memoriaren Bideak

EH Bildu, Geroa Bai eta I-E ez dira saria emateko ekitaldira joango, eta Barcinak batasuna eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Memoriaren Bideak, memoria historikoa aldarrikatzen duen elkarteak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira joko du Felix Huarteri eta Miguel Javier Urmenetari Nafarroako Urrezko Domina emateko dekretua bertan behera gera dadin.

Memoriaren Autobusa ekimenaren barruan sartuko dute helegitea, hainbat elkarte barne hartzen dituen ekimenaren baitan. Hori horrela, Memoria Historikoaren legea "urratzen" duela salatuko du, lege horren 12. artikuluak "erregimen frankistarekin zerikusia izan zuten pertsonak goratzea debekatzen" baitu.

Gainera, azaldu dutenez, Huartek eta Urmenetak "parte-hartze nabarmena izan zuten 1936ko Estatu kolpean eta horren ondorioz sortu ziren erakunde antidemokratikoetan".

Barcinak batasuna eskatu du

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak batasuna eskatu du Nafarroako Urrezko Dominaren sari banaketaren inguruan.

Kirolari Onenaren Urrezko Domina eman aurretik azaldu duenez, beharrezkoa da bi pertsona horien lana aitortzea, "oso garrantzitsua" izan baitzen horien papera "Nafarroako gizartea eraldatzeko, eta industrializazioa, garapena eta ongizatea emateko".

EH Bildu, Geroa Bai eta I-E ez dira joango

EH Bilduren zuzendaritzak dominaren banaketa ekitaldira ez joatea erabaki du, eta bat egin du I-Ek iragarritakoarekin, Geroa Baik ondoren egin duen bezalaxe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan