Itxi

Politika

Espetxe legedia

Presoei salbuespen neurririk ez aplikatzea eskatu du Jaurlaritzak

Erredakzioa

“Salbuespenezko egoerarik ez gertatzea”, defendatu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Horrela, presoen sakabanaketarekin bukatzea eskatu du.

  • Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB

    Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB

ETAko presoei salbuespen neurririk ez aplikatzea eskatu du berriro Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaur. Era berean, espetxeetako legedia preso guztientzat berdina izan behar dela defendatu du Erkorekak.

Francois Hollande Frantziako presidenteak Mariano Rajoyrekin bildu eta gero egindako adierazpenei erantzun die Gasteizko Exekutiboaren bozeramaileak. ETAko presoekin salbuespenik ez dutela egingo ohartarazi zuen Frantziako buruzagiak.

?Salbuespenezko egoerarik ez gertatzea?, defendatu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Horrela, presoen sakabanaketarekin bukatzea eskatu du.

Bileran, Frantzian preso diren ETAko kideen inguruan hitz egindakoaz Rajoyk azalpenak ematea ?ona? izango litzatekeela esan du Erkorekak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena