Politika -

Cospedali erantzuna

Pedro Sanchezek baztertu egin du PPrekin koalizioa egitea

Aitzitik, PPko idazkari nagusiari “jaramonik ez egitea” komeni dela gaineratu du PSOEko idazkari nagusiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk baztertu egin du PPrekin koalizioa egiteko aukera, atzo Maria Dolores de Cospedal popularrak hori aipatu bazuen ere. Aitzitik, PPko idazkari nagusiari “jaramonik ez egitea” komeni dela gaineratu du PSOEko idazkari nagusiak.

“Espainiarrek urteotan dagoeneko ikasi dute De Cospedal andereari jaramonik ez zaiola egin behar”, esan du Sanchezek hedabideen aurrean.

PPrekin ez duela “aliantzarik” egingo berretsi du, “jendeak ez duelako koalizioez hitz egin nahi, euren arazoekin amaitzeko irtenbideez baizik”.

Hala ere, PPri “lau hitzarmen” eskaini dizkio Pedro Sanchezek, beste horrenbeste alorretan; hezkuntza, energia, Konstituzioaren erreforma eta gizarte zerbitzuei lotuta, hain zuzen ere.

“Koalizioez gutxiago hitz egin eta irtenbideak proposatuko ditugu sozialistok. PPk ere gauza bera egin beharko luke, ez hainbeste etorkizunean pentsatu eta egungo arazoei amaiera jartzeko moduak planteatu”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pedro Sánchez albisteak