Politika -

Ekitaldia, gaur arratsaldean

Argentinako eragileek babesa agertuko diote euskal bake-prozesuari

200 eragilek adierazpen bat sinatuko dute gaur arratsaldean, Argentinako Senatuan.

Aieteko bake konferentziako irudi bat. EiTB
Aieteko bake konferentziako irudi bat. EiTB
Aieteko bake konferentziako irudi bat. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argentinako hainbat politikarik eta eragilek babesa agertuko diote gaur Euskal Herriko bake-prozesuari, 16:00etan (20:00ak, Euskal Herrian) herrialde horretako Senatuan egitekoa den ekitaldi batean.

Besteak beste, Argentinako Bake eta Justizia Zerbitzuak (Serpaj), Lokarrik eta Brian Currin abokatuaren Nazioarteko Harreman Taldeak sustatu dute ekimena.

Lokarrik azaldu duenez, ekitaldiaren helburua "Argentinako ordezkari politikoen eta gizarte zibilaren babesa lortzea da, bake-prozesua bultzatu eta errotzeko euskal gizartearen esfortzuei batzeko".

Ekitaldian, adierazpen bat irakurri eta 200 atxikimenduren berri emango dute. Lokarriren esanetan, "Argentinako ordezkari politikoen, giza eskubideen aldeko elkarteen eta diasporako ordezkarien aniztasun oso zabal batek" sinatu du testua.

Hizlarien artean, Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel sariduna, Nora Cortiñas Maiatzeko Plazako Amen presidentea, Alberto Spektorowski Nazioarteko Harreman Taldeko kidea eta Paul Rios Lokarriko koordinatzailea izango dira.

Ekitaldia aldez aurretik euskal bake-prozesuari babesa agertzeko Amerikan egindako beste ekimenen jarraipena da. Izan ere, Uruguain eta Mexikon ere antzekoak egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE ETA gaur