Politika -
Gernika
Jone Amezaga babesteko deia egin dute abenduaren 13-14rako
Dozenaka lagunek babesa agertu diote terrorismoa goratzeagatik 18 hilabeteko kartzela-zigorra jaso zuen errigoitiarrari.
Erredakzioa
Jone Amezaga gazte errigoitiarra babesteko bilkura deitu dute abenduaren 13rako eta 14rako Gernikan, hura atxilotzeko agindua eman duelako epaitegiak.
Gaur ekitaldia egin dute Gernikako Merkatu Plazan gazteari babesa adierazteko eta datorren asteburuko ekimena iragartzeko.
Ekitaldian gogorarazi dutenez, Amezagari 18 hilabeteko kartzela zigorra jarri diote terrorismoa goratzea leporatuta, eta orain "atxilotzeko arriskuan" dago, "muntaia polizial" baten ondorioz.
Amezagak ETAren aldeko pankarta bat jartzeagatik jaso du zigorra, eta orain ezkutatuta dago atxiloketaren beldur.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea