Politika -

Carlos Ferrer Salat sariak

Batasuna aldarrikatu du berriro Felipe VI.ak Katalunian

Erregearen hitzetan, gizartearen erronkei eta arazoei “elkarrekin aurre egin behar diegu”. Bestalde, Kataluniak sortzen duen aberastasunaren banaketa “bidezkoago” bat eskatu du Artur Masek.

Felipe VI. erregea eta Artur Mas Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Felipe VI. erregea eta Artur Mas Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Felipe VI. erregea eta Artur Mas Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batasuna, elkarbizitza eta Konstituzioarenganako errespetua aldarrikatu ditu Felipe VI. erregeak Katalunian. Espainiak ezin du zatiketarik onartu, “mundua integrazio handiago baterantz doalako”, erantsi duenez.

“Indarrak eta estrategiak batzea gaur sekula baino beharrezkoagoa da”, adierazi du Felipe VI.ak. Erregea Carlos Ferrer Salat sarien banaketan izan da. Era berean, Artur Mas Generalitateko presidentea Foment del Treball patronalak banatzen dituen sarien zeremonian egon da.

240 bat enpresabururen aurrean, gizartearen erronkei eta arazoei “elkarrekin aurre egin” behar dietela errepikatu du erregeak. “Lankidetza eta elkartasuna” beharrezkoak direla nabarmendu du. Felipe VI.aren ahotan, “erronka globalei aurre egiteko ikuspegi partekatuak” inoiz baino ezinbestekoagoak dira orain.

“Ahulezia edo zatiketa”

“Ahulezia edo zatiketa ezin ditugu onartu, mundua integrazio handiago baterantz doalako, gure gizarteek eta ekonomiek elkarrekiko menpekotasuna dutelako”, azaldu du erregeak, baina Kataluniako prozesu politikoari erreferentzia egin gabe.

Bestalde, Espainiaren susperraldi ekonomikoan Katalunia izaten ari den “paper garrantzitsua” aldarrikatu du Artur Mas Generalitateko presidenteak. Aldi berean, Kataluniak sortzen duen aberastasunaren banaketa “bidezkoago” bat eskatu du Masek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak