Politika -

Iruña

Milaka lagunek aldaketa soziala aldarrikatu dute Iruñean

36 gizarte eragilek deituta, manifestazioak Iruñeko kaleak zeharkatu ditu 'Nafarroan aldaketa soziala, herriak erabakitzen du' goiburupean.

Milaka lagunek parte hartu dute aldaketa sozialaren aldeko manifestazioan, Iruñean. Argazkia: EiTB
Milaka lagunek parte hartu dute aldaketa sozialaren aldeko manifestazioan, Iruñean. Argazkia: EiTB
Milaka lagunek parte hartu dute aldaketa sozialaren aldeko manifestazioan, Iruñean. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagunek parte hartu dute, Nafarroan aldaketa soziala eskatzeko, Iruñeko kaleetan "Nafarroan aldaketa soziala, herriak erabakitzen du" goiburupean larunbat honetan egin den manifestazioan.

36 gizarte eragilek deitutako manifestazioa 17:30ean abiatu da Golem zinemetatik eta, Iruñeko kaleak zeharkatu ondoren, Gaztelu plazan amaitu da.

Antolatzaileek eta Poliziak parte-hartzeari buruzko datu ezberdinak eman dituzte. Antolatzaileek esanetan, manifestazioan 10.000 lagun baino gehiago bildu dira, Udaltzaingoaren arabera, berriz, 3.000 inguru.

Manifestazioan zehar, era guztietako leloak entzun ahal izan dira; tartean, errenta duina, Nafarroan osoan euskaraz bizitzeko eskubidea edota UPNren dimisioa eskatuz.

Amaieran, parte-hartzaileek kandelak eta linternak piztu dituzte, ilun dagoena argitu nahi dutela irudikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Gaurko albisteak Nafarroan