Politika -

Segurtasun Indarrak

Espainiako Polizia Euskal Herritik joateko agenda bat eskatu du Sortuk

Tolosaldeko hiru gaztek Guardia Zibilaren eskutik "mehatxuak eta erasoak" pairatu dituztela salatu du ezker abertzaleak.

Joxean Agirre, artxiboko irudi batean. EFE
Joxean Agirre, artxiboko irudi batean. EFE
Joxean Agirre, artxiboko irudi batean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortuk "agenda demokratiko" baten alde lan egiteko deia egin du, "Estatu indarkeria salatzeko eta galarazteko" eta "Espainiako poliziek eta militarrek Euskal Herritik alde egin dezaten".

Joxean Agirre Sortuk Gipuzkoan duen koordinatzaileak prentsaurrekoa eskaini du Donostian, Tolosaldeko hiru gaztek Guardia Zibilaren eskutik pairatutako "mehatxuak eta erasoak" salatzeko.

Agirrek elkartasuna adierazi die bi gazte horiei, eta "bakearen, demokraziaren eta normalizazioaren" une politikoa izan beharko lukeen honetan, indarkeria bakarra "Estatuarena" dela salatu du.

Hori horrela, aipatu agenda adosteko prest agertu da Sortu, "bere kezkekin ados" dauden alderdi eta eragileekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea