Politika -

Fiskal nagusiaren dimisioa

Hernando: 'Torresek aurrekoek baino independentzia handiagoa izan du'

Fiskal nagusi ohiak ez duela Gobernuaren presiorik jaso berretsi du PPko bozeramaileak. "Dimititzeko arrazoi bakarrak pertsonalak izan dira".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Torres-Dulcek gainerako fiskal nagusiek baino “independentzia” handiagoarekin egin du lan, eta dimititzeko arrazoi bakarrak “pertsonalak” dira, esan du gaur Rafael Hernando PPko Kongresuko bozeramaileak.

RNEri eskainitako elkarrizketan, “errespetua” agertu du Hernandok Torres-Dulceren erabakiaren aurrean. Gobernuaren “presiorik” ez duela jaso, baina Kataluniako aferaren aurrean “batera edo bestera jokatzeko” presio “asko eta asko” jaso dituela gaineratu du. “Askotan, ezer ez egiteko eskatzen zioten, batez ere, PSOEtik eta alderdi nazionalistetatik”, adierazi, eta oposizioaren “zinismoa” kritikatu du Hernandok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra