Politika -

Presoen zigor pilaketa

Espainiako Gobernuak errespetatu egingo du Gorenaren irizpidea

Auzitegi Nazionalaren aretoek irizpide ezberdinak ezarri dituztenez, Exekutiboak "harridura" agertu duela esan du Santamariak.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordearen esanetan, Mariano Rajoyren Exekutiboak errespetatu egingo du Auzitegi Gorenak ETAko presoen zigor pilaketari buruz ezarriko duen irizpidea.

Ministroen Kontseiluaren osteko agerraldian, Gobernuak “legea” eta “justiziaren independentzia” defendatuko dituela esan du Santamariak, baina Exekutiboak “harridura” agertu duela ere aipatu du, Auzitegi Nazionalaren aretoek irizpide ezberdinak ezarri dituztelako gai honetan.

Atzo, Auzitegi Goreneko hamahiru epailek Espainiako Gobernuaren aurka egin zuten, justiziari kritika egiteagatik.

Santamariaren esanetan, justiziak ETAko hainbat preso aske utzi izana “harriduraz” hartu du gizarteak, batik bat Auzitegi Nazionalaren barruan erakutsitako irizpide ezberdinak ikusita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena Espainiako Gobernua albisteak Presoak bideoak