Politika -
Madril
Espetxera igorri dute PPren egoitzari autoaz eraso egin zion gizona
Daniel Perez Berlanga 37 urteko gizona bermerik gabe igorri dute kartzelara.
Erredakzioa
Epaileak espetxera igorri du, bermerik gabe, ostiralean PPren egoitzari autoaz eraso egin zion gizona. Daniel Perez Berlanga 37 urteko laguna da atxilotua, eta auto barruan butano bonbonekin egindako lehergailu zeraman.
Epaileak hainbat delitu egotzi dizkio, tartean txikizioa, lehergailuak izatea eta kalteak eragitea, Madrilgo Justizia Epaitegi Nazionaleko iturriek jakitera eman dutenez.
Erasoan terrorismo deliturik ez zegoela ebatzi zuen Auzitegi Nazionaleko Javier Gomez Bermudez epaileak eta, ondorioz, Perez Berlanga Plaza Castillako epaitegietara igorri zuten. Han, ‘’bermerik gabe eta komunikatuta’’ igorri du epaileak kartzelara.
Atxilotuak Poliziari adierazi zionez, klase politiko osoaren kontra eraso egitea zen bere asmoa