Politika -

ETA-ren armagabetzea

Jonan Fernandez: 'Kritika batzuk suntsitzaileak izan dira'

Eusko Jaurlaritzak ETAren armagabetzea aurrera eramateko egin duen proposamenari “kritika konstruktiboagoak egitea faltan” bota duela adierazi du Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak.

Jonan Fernandez Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Jonan Fernandez Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Jonan Fernandez Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB

Eriz Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ETAren armagabetzea aurrera eramateko egin duen proposamenari ?kritika konstruktiboagoak egitea faltan? bota duela adierazi du gaur Jonan Fernandez Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak. ?Kritika batzuk suntsitzaileak izan dira?, salatu du.

Buruzagia Radio Euskadiko ?Ganbara? irratsaioan elkarrizketatu dute. ?Kritika batzuk ustezko borondate baten inguruko iritziak dira?, esan du Fernandezek. ?Hori ez da serioa?, erantsi du.

ETAk desarmearen aurreneko keinua egin zuenetik urtebete igaro dela kritikatu du Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak. Armen inbentariorik eta armagabetzerako egutegirik ez dagoela salatu du. Fernandezen ahotan, Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak ?bere ezintasunaren? berri eman du azken egunetan. ?ETAk noizbehinka txostenen bat bidaltzen die eta armak zigilatzen ari dela dio, baina inork ez du egiaztatzen, honek ezin du horrela jarraitu?, azaldu du.

?Joko faltsua?

?Egiaztapenik eta egutegirik gabe joko faltsu bat da?, salatu du Fernandezek. Hala ere, ?Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordearen denbora agortu? ez dela uste du.

?Armagebetze prozesuaren geldotasuna? kritikatu du Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak. Zentzu horretan, ?desarmea ez bukatzeak kostu bat du, astero ordaintzen ari gara, noiz arte??, galdetu du.

?Espainiako Gobernuak ez du desarme ordenatu batean inplikatu nahi, duela bi urte badakigu, baina egitea uztearekin nahikoa izango litzateke?, azpimarratu du. ?Armagabetzearekin laster amaitzea komeni da, ezin daiteke prozesu mugagabe bat izan?, errepikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak ETA gaur