Politika -
A-9
ANCk autoinkulpazio kanpaina hasiko du Auzitegiaren epaiari erantzunda
Ekimenaren helburua inputatu dituzten Kataluniako politikariei elkartasuna adieraztea eta “Estatuaren berme demokratiko eza” salatzea da.
Erredakzioa
Assemble Nacional Catalana (ANC) erakundeak nork bere burua erruduntzat aurkezteko kanpaina abiaraziko du gaur, asteartea, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Artur Mas Kataluniako presidentearen, Joana Ortega presidenteordearen eta Irene Rigau Hezkuntza kontseilariaren kontrako salaketak onartzeko erabakiari erantzunda.
Ohar baten bidez zabaldu duenez, ekimenaren helburua inputatu dituzten Kataluniako politikariei elkartasuna adieraztea da, eta “Estatuaren berme demokratiko eza” salatu.
Gainera, ANCk 'autoinculpacions9n.assemblea.cat' web gunean jarritako agiria betetzeko deia egin die herritarrei, gertuen dagoen auzitegian aurkezteko eta, Bartzelonaren kasuan, Auzitegi Nagusian.
Agirian, sinatzaileek onartu egiten dute A9ko prozesuan parte hartu izana, inolako erakundek eta pertsonak behartu gabe, eta “Estatuaren berme demokratiko eza” nabarmendu dute, “botereak ez baitaude zatiturik”.
Halaber, bere burua erruduntzat jo nahi dutenek lurraldekako asanbladekin bat egiteko eskatu diete, A9ri emandako babesa irudikatzeko.