Politika -

Iruñeko hilerrian

Aitziber Sarasola EH Bilduko ordezkariari azken agurra eman diote

Goizeko 9:15ean, Iruñeko hilerrian eman diote azken agurra EH Bilduren parlamentariari. Igandean hil zen, minbiziak jota.

Maiorga Ramirez eta Bakartxo Ruiz EH Bilduko ordezkariak. EFE.
Maiorga Ramirez eta Bakartxo Ruiz EH Bilduko ordezkariak. EFE.
Aitziber Sarasolari omenaldi hunkigarria, Nafarroako Parlamentuan

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko hilerrian azken agurra eman diote Aitziber Sarasola EH Bilduko parlamentariari. Sarasola igandean hil zen, 41 urte zituela. Azken biak minbiziaren aurkako borrokan eman ditu.

Sarasolaren agurreko ekitaldia tarteko, atzeratu egin dute Nafarroako Parlamentuko osoko bilkura.

Osoko bilkuraren hasieran, Parlamentuko talde guztiek Sarasola gogoratu dute, minutu bateko isilunearekin. Parlamentariaren eserlekuan arrosa bat utzi, eta isilunea Sarasolaren eserlekuaren inguruan egin dute. Bakartxo Ruiz EH Bilduko ordezkariak jasotako mezuak eskertu ditu eta Gabriel Arestiren 'Nire aitaren etxea defendatuko dut' olerkia irakurri du. Minutu bateko isilunea txaloz amaitu dute parlamentari, kazetari eta Parlamentuko langileek.Bozeramaileen Batzordeak Sarasolaren oroimenez adierazpen bat onartu zuen atzo, aho batez.

Minbiziaren aurkako borroka

Aitziber Sarasola EH Bilduk Nafarroan zuen parlamentaria igandean hil zen.  Sabeleko minbizia atzeman zioten 2012an, eta duela urtebete, Parlamentuko jarduera politikoa utzi behar izan zuen.

2011n aukeratu zuten parlamentari Sarasola. Parlamentari ez ezik, Nafarroako ganberako Hezkuntza Batzordeko kide ere izan da. Euskararen defendatzaile sutsua, EH Bildun jardun aurretik Nafarroako AEK-ko koordinatzaile izan zen.

Twitter sare soziala Sarasolaren aldeko hitzez eta doluminez bete da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EH Bildu Gipuzkoa