Politika -

Ustezko iruzurra

Inputazioa bertan behera uzteko eskatu du Jordi Pujolen defentsak

Delitu “zantzurik ez” dagoela argudiatu du Generalitateko presidente ohiaren abokatuak. Bestalde, Jordi Pujolek Kataluniako Parlamentuaren ikerketa batzordean agerraldia egingo du, otsailaren 23an.

Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inputazioa bertan behera uzteko eskatu du Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren defentsak, Ogasun Publikoaren aurkako delitu eta kapitalen zuritze ?zantzurik ez? dagoelako. Pujolek berak eta haren lau senitartekok urtarrilaren 27an deklaratu behar dute auzian.

Bestalde, Jordi Pujolek Kataluniako Parlamentuaren ikerketa batzordean agerraldia egin beharko du, otsailaren 23an, baita Marta Ferrusola haren emazteak eta Jordi Pujol Ferrusola haren seme nagusiak ere. Batzordeko kideek horrela adostu dute arratsaldean.

Bartzelonako Argibideetako 31. Epaitegiaren aurrean erreforma idazki bat aurkeztu dute abokatuek. Presidente ohiaren, Marta Ferrusola emaztearen eta Marta, Mireia eta Pereren inputazioak ?bertan behera uztea? eskatu dute.

Beatriz Balfagon Bartzelonako epaileak ikerketa zabaldu zuen auzian deklaratu behar dute bostok. Azken 30 urteetan atzerrian dirua ezkutatu duela aitortu zuen Kataluniako presidente ohiak. Hala ere, dirua bere aitaren herentzia dela argudiatu zuen Pujolek.

Hazienda

?Ogasun Publikoaren ondorioei itxaron gabe? epaileak iruzurra eta dirua zuritzea leporatzea ulertzen ez dutela azaldu dute Pujolen abokatuek. Hazienda funtsen erregularizazioa modu egokian eta zuzenean egin ote zen ikertzen ari da.

?Ogasun Publikoak diruaren erregularizazioa egokia eta zuzena izan dela baieztatzen duenean, kaltea eginda egongo da?, deitoratu du defentsak 20 orrialdeko idazki batean. Argudioak epaileari igorri dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Delituak bideoak Pujol auzia