Politika -

Auzitegi Gorena

2 urte murriztu diote zigorra Olga Comesi, bahiketa saiakera bategatik

11 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, Benjamin Atutxa PSEko zinegotzia 2008an bahitzen saiatzea egotzita. Orain bederatzi bete behar dituela ebatzi du Auzitegi Gorenak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak 11 urtetik 9ra murriztu du Olga Comes ETAko kideari Benjamin Atutxa Alderdi Sozialistako zinegotziaren bahiketa-saiakeran parte hartzegatik ezarritako espetxealdia. Gertakariak 2008an jazo ziren, Eibarren.

Epaiaren arabera, Gorenak uste du Arkaitz Goikoetxea ETAko kideari ezarritakoa baino zigor txikiagoa jaso behar duela Comesek.

Biei zortzi urteko zigorrak ezarri zizkieten, lehergailuak gordetzea leporatuta, baina Gorenaren iritziz, kasu honetan Goikoetxearen ardura handiagoa izan zen, hark jaso baitzituen lehergailuak eta ondoren Comesek alokatutako etxebizitza batean ezkutatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak argazkiak ETA gaur