Politika -

Podemos-Ahal Dugu

Pablo Iglesiasen aldeko korronteak irabazi du Estatuko hiriburuetan

Podemos-Ahal Duguk Estatuko udaletako zuzendaritzak aukeratu ditu gaur. Hego Euskal Herrian, 48 herri eta hiritan izango da Podemoseko ordezkaritza.

Osatu dira Podemos-Ahal Duguren Udal Batzordeak

1:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos-Ahal Duguk Estatuko udaletako zuzendaritzak aukeratu ditu gaur.  Hego Euskal Herrian, 48 herri eta hiritan izango da Podemoseko ordezkaritza.

Lander Martinez izango da Bilboko Podemos-Ahal Dugu alderdiaren idazkari nagusia. Udal batzordeak osatzeko hauteskundeetan, Bilbon ziren hiru hautagaitzen artean berea atera da garaile. Bizkaian, Bilboz gain beste 21 hiri eta herritan izango dira batzorde herritarrak, tartean Barakaldo, Getxo, Santurtzi, Portugalete, Basauri, Leioa, Durango, Sopela eta Ermua.

Gipuzkoara begira jarriz, Donostiako idazkari nagusia, Hannot Sansinenea izango da. Horrez gain, Eibar, Irun, Errenteria, Lasarte-Oria, Pasaia Hernani eta Zarautzen ere izango da Podemoseko ordezkaritza. Eibarren Julen Bollain izango da idazkari nagusia; Irunen David Soto eta Errenterian, berriz, Yon Collar aukeratu dute. Pasaian, Andoni Vianez izango da, Hernanin David Guirado, Lasarten Santiago Calahorra eta Zarautzen Jose Antonio Sanchez.

Araban, Gasteizen, Amurrion eta Dulantzin izango da presente Podemos. Arabako hiriburuan, Fernando Iglesias izango da idazkari nagusia.

Nafarroan berriz, 15 hiri eta herritan izango da: Besteak beste, Iruña, Tutera, Egues, barañain, Zizur Nagusia Lizarra, Altsasu eta Corellan.

Sansienea 40 urteko donostiarrak botoen % 61,11 lortu ditu. Lander Martinez 25 urteko bilbotarrak, berriz, bozen % 45,32 eskuratu ditu. Azkenik, Fernando Iglesiasek botoen % 54 jaso ditu Arabako hiriburuan.

Espainiar Estatuan guztira, 770 herritan izango da Podemosen ordezkaritza bat.

Udal prozesua amaituta, erkidegoko prozesuari ekingo diote datorren urtarrilaren7tik aurrera, eta otsailaren 14an, erkidego bakoitzeko idazkari nagusiak zein diren ezagutuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pablo Iglesias