Politika -

Barne hauteskundeak

Nortzuk dira Ahal Duguren buruak Hego Euskal Herriko hiriburuetan?

Lander Martinez, Fernando Iglesias, Hannot Sansinenea eta Oscar Fresan hautatu dituzte Ahal Duguren buruzagitzarako Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, hurrenez hurren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lander Martinez informatika ingeniaria, Fernando Iglesias Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua, Hannot Sansinenea Claro que Podemos hautagaitzaren sustatzailea eta Oscar Gresan ingeniaria izango dira Ahal Duguren buruak Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako hiriburuetan, hurrenez hurren.

Abenduaren 26tik 31ra Internet bidez Espainiako Estatuko 770 udaletan egin duten bozketa prozesuan hautatu dituzte.

Bilbo

lander martinez podemos ITURRIA:  Lander Martinez @LanderAhalDugu

Bilbon bizi den gasteiztar hori informatika ingeniaria eta Zientzia Politikoen ikaslea da.

Diego Guerinek (% 23) eta Yolanda Martinezek (% 31) aurkeztutako hautagaitzei gailendu zaie Martinez.

Azaldu duenez, asanblada bat antolatuko du udal-hauteskundeetan aurkeztu ala ez erabakitzeko, eta Bilboko Udaleko gastu publikoaren auditoria egin dadin lan egingo du.

Bestalde, argi adierazi du Podemosen Estatuko zuzendaritzaren planteamenduak bere egiten dituela.

Gasteiz

fernando iglesias podemos ahal dugu gasteiz vitoria

Iglesias Zientzia Politikoetan eta Soziologian da lizentziatua, eta bost urtez ikasi du Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan.

Gasteizko Udaleko herritarren arretarako zerbitzuen proiektuko buru, Lanbideren ikerketa soziologikoen gidari, Egailanen kalitate saileko arduradun eta Gauekoak Elkarteen Federazioko kultur egitasmoaren zuzendari ere izan da.

Iglesias bost hautagai gehiagoren aurretik geratu da bozketan, eta irabazle suertatu ostean adierazi duenez, Podemosen lerro ofizialaren iritzikoa den arren, udal gaietan alderdiko jarraitzaileek hartuko dituzte erabakiak.

Bestalde, datozen egunetan asanbladak antolatuko omen ditu maiatzeko udal-hauteskundeetan aurkeztu ala ez erabakitzeko.

Donostia

hannot sansinenea podemos ahal dugu donostia san sebastian

 

 

 

 

Iruña

osacar fresan podemos ahal dugu iruñea pamplona

 

 

 

 

Erkidegoetako zuzendaritzak

Udaletako barne antolakundea aukeratzeko prozesuaren ostean, Ahal Duguk erkidegoetako zuzendaritzak aukeratzeko prozesua jarriko du abian urtarrilaren 7an. Otsailaren 14ra arte luzatuko da eta orduan iragarriko dituzte izenak.

 

*Argazkiak: Ahal Dugu

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia albisteak Iruñeko bideoak Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba