Politika -

“Politikarekiko loturarik eza”

Quirogak penagarritzat jo du PP aldatu ez izana Podemos sortu aurretik

“Pena handia da arinago aldatzeko gai ez izatea eta orain egoerak behartuta egiten ari garen irudia ematea”, azpimarratu du Euskadiko PPren presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteak tamalgarritzat jo du bere alderdiak aldatzeko “pausoak” eman ez izana “denon salbatzailetzat aurkeztutako Podemos” etorri aurretik, “duela denbora asko jarrera aldaketa beharrezkoa zela antzeman ostean”.

Quiroak Donostian egindako prentsaurreko batean eman du gogoetaren berri, eta iragarri du Euskadiko PPk 2015erako dituen lehentasunen artean, Euskadik bizi duen “blokeo egoera” amaitzea dela eta, azpimarratu duenez, ez da “nortasun arazoa”; gizartea “gaztetu” behar da, enplegua sustatzeko eta gazteen eta familien aldeko laguntzak bultzatzen.

Euskadik PPren presidentearen esanetan, alderdiak 2012ko maiatzean egindako kongresuan “jarrerak aldatzeko beharra aipatu zuten”, gizarteak politikarekiko duen “lotura eza” antzeman baitzuten.

Gainera, ziurtatu duenez, “amorrua” ematen dio “ausartagoak” ez izatea, “lotura eza” iragarri ostean, eta berretsi du Euskadiko PPko kideak “edozer gauza izan ahal dira, baina ez kasta”.

“Motel ibili gara asunto horrekin, ez gara gai izan erabaki egokiak hartzeko, azkarrak, horren moduko populismoa sortzea saihesteko, horiek ez baitira egonkortasuna eta etorkizuna sortzen dutenek, eta hainbeste kostatu zaizkigun askatasunak ere ez dituzte bermatzen. Pena handia da arinago aldatzeko gai ez izatea eta orain egoerak behartuta egiten ari garen irudia ematea”, azpimarratu du Euskadiko PPren presidenteak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi Popularra