Politika -
Plebiszitu hauteskundeak
Mas eta Junqueras akordiorik lotu gabe atera dira azken bileratik
Gaurkoa ez zen ituna egiteko epemuga, eta bi buruzagi politikoek isilean egiten dituzten bileren baitan kokatzen da.
Erredakzioa
Artur Mas Kataluniako presidenteak eta Oriol Junqueras ERCren buruak bilera egin dute gaur goizean Generalitatearen Jauregian plebiszitu hauteskundeei buruz hitz egiteko, baina ez dute akordiorik lotu aurkeztu beharreko zerrenden inguruan.
Goizean hasi da bilera, eta bazkaldu aurretik amaitu da, ordu batzuen ondoren. Hedabideek ez dute bileraren berri izan eta ez dute adierazpenik eta irudirik lortu.
Gaurkoa ez zen ituna egiteko epemuga, eta bi buruzagi politikoek isilean egiten dituzten bileren baitan kokatzen da.
ERCk datozen egunotan hauteskundeak deitzea nahi du, independentziari buruzko bozketa maiatzeko udal-hauteskundeen aurretik izan dadin, baina Kataluniako presidentea 2016ra arteko legegintzaldia burura eramateko asmoa duen beldur dira.
Hauteskunde zerrendaren ingurukoa da desadostasun handiena, Masek zerrenda independentista bakar bat adosten bada soilik aurreratu nahi baititu bozak. Junquerasek, berriz, zerrenda bat baino gehiago nahi ditu, baina independentziaren aldeko jarreran bat egitea.