Politika -

Erabaki judiziala

Monagoren bidaien harira aurkeztutako kereila artxibatu du Fiskaltzak

Auzitegi Goreneko fiskalaren arabera, Extremadurako presidenteak Kanarietara 2010ean eta 2011n egin zituen bidaiak eta Senatuaren erregimen ekonomikoa bateragarriak dira.

Bere bidaiak justifikatu zituen Monagok. EFE
Bere bidaiak justifikatu zituen Monagok. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Monago Extremadurako presidenteak Kanaria uharteetara 2010ean eta 2011n egindako bidaiak direla eta aurkeztutako kereila artxibatzea erabaki du Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, kereila aurkeztu duen abokatuak berak jakinarazi duenez.

Felipe Manuel Martin Romero abokatuak aurkeztu zuen kereila, Monagok ondasun publikoak bidegabe erabili zituela egotzita.

Fiskaltzak ebatzi duenez, baina, bidaiok eta Senatuko erregimen ekonomikoa bateragarriak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ustelkeria politikoa gaur Ustelkeriaren mapa politika