Politika -

espetxe-politikaren kontra

Sakabanaketaren kontrako manifestazio jendetsua espero da gaur Bilbon

Mobilizazioan Bilboko kaleak "goraino betetzea" eskatu dute antolatzaileek, "Euskal presoak Euskal herrira ahora, now, maintenant, orain!" mezua lau haizeetara zabaltzeko.

Manifestazioarekin bat egin dutenen lagunetako batzuk. Irudia: EiTB
Manifestazioarekin bat egin dutenen lagunetako batzuk. Irudia: EiTB
Manifestazio erraldoia espero dute Bilbon

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare euskal presoen eskubideen aldeko herri-plataformak Bilbon deitutako manifestazioak kaleak betetzea espero dute antolatzaileek, Espainiako eta Frantziako estatuetan dagoen presoen sakabanaketa salatzeko.

Protesta ekitaldia 17:30ean hasiko da, bi adarretan, bata Casillatik eta bestea udaletxetik, biek Zabalburun bat egiteko.

Bilboko kaleak "goraino betetzea" eskatu dute antolatzaileek, "Euskal presoak Euskal herrira ahora, now, maintenant, orain!" mezua lau haizeetara zabaltzeko.

Mobilizazioa oso jendetsua eta parte-hartze handikoa izatea nahi dute, "gizartearen aniztasunaren isla" izan dadin. Antolatzaileen esanetan, "ezinbestekoa" eta "premiazkoa" da presoen sakabanaketa eta horren "ondorio larriak" amaitzea, eta gizartearen gehiengoaren nahia dela erakutsi beharra dagoela adierazi dute.

Sareren arabera, "gatazkari irtenbide osoa emateko bidean, pauso garrantzitsua da presoak Euskal Herrian egotea, egungo sufrimendua amaitzeko".

Abenduan, plataformak zenbait sektoretako 101 lagunen atxikimendua aurkeztu zuen, presoen eskubideen alde gaur Bilbon egino den manifestazioan parte hartzeko deia eginez. "Guztiontzat hobea izango den etorkizun baterako oinarri komun eta sendo bat eraikiko duena. Horrek beharko luke erronka jendarte bezala. Eta hori da Sarek hartu duen konpromisoa", adierazi zuten.

Hau da manifestazioarekin bat egin dutenen zerrenda:

Agirre, Katixa | Idazlea

Alba Rico, Santiago | Filosofoa

Aldezabal, Arantza | EHU

Alvarez Solis, Antonio | Idazlea/Kazetaria

Amezaga, Arantza | Idazlea

Arejita, Haimar | Musikaria

Arrasate, Jagoba | Entrenatzailea

Arriaga "Txiplas", Xabier | Baserritarra

Arteaga, Txaro | Emakundeko zuzendari ohia

Barroso Gomila, Hodei | Bertsolaria

Benach, Ernest | Kataluniako Parlamentuko presidente ohia

Bertolo, Constantino | Editorea

Biskert, Patxi | Aktorea

Calvet, Gemma | Kataluniako Giza Eskubideen Batzordea

Camara, Josu | Antzerkigilea

Carod Rovira, Josep Lluis | Kataluniako parlamentaria

Colina, Sustrai | Bertsolaria

Cuerda, Jose Angel | Gasteizko alkate ohia

Díez, Francís | Musikaria

Duhalde, Anje | Abeslaria

Elorrieta, Eñaut | Abeslaria

Erremundegi, Ekhi | Kazetaria

Espiau, Gorka | Bake prozesuen ikerlaria

Etxaburu, Garazi | Dantzaria

Etxenike, Pedro Miguel | Fisikaria

Eziolaza, Zuriñe | Kirolaria

Fernandez Castelli, Mariana | Historia irakaslea

Fernández Gálvez, Marisá | Abokatu feminista

Frabetti, Carlo | Matematikoa/Idazlea

Franquesa Segura, Assumpció | CCOO

Fresneda, Iratxe | EHU

Gopegui, Belen | Idazlea

Gutierrez Garcia, Merche | Medikua

Hidalgo, Zuriñe | Musikaria

Ibarra, Iratxe | Bertsolaria

Ibarra, Julio | Kazetaria

Ibarrondo, Juan | Idazlea

Irujo, Mikel | Europarlamentari ohia

Isunza, Gaizka | Musikaria

Ituño, Itzia | Aktorea

Iturralde, Matti | Medikua

Izagirre Rekondo, Mikel | Urnietako alkate ohia

Iztueta, Anjeles | Kontseilari ohia

Jaio, Karmele | Idazlea

Junkera, Kepa | Musikaria

Knorr, Gorka | Abeslaria

Lakasta, Juan Kruz | Kazetaria

Landa, Iñaki | | Zeledon ohia

Larrañaga, Esther | Kontseilari ohia

Larrieu, Claude | NPA/Ni ere banoa ekimena

Larzabal, Goyo | LABeko sortzailea

Lasa, Asun | Biktima

Lendinez, Ainhoa | Kazetaria

Manzanos, Cesar | EHU

Maristany, Cristina | Idazlea

Martinez de Lezea, Toti | Idazlea

Martinez, Josu | Zinemagilea

Matas Salla, Francesc | Aktibista politikoa

Maya Sein, Jon | Dantzaria

Mayo, Eloina | Mugimendu feminista

Merino, Aitor | Zinemagilea

Merino, Amaia | Zinemagilea

Mintegi, Laura | EHU unibertsitatea/ Idazlea

Mirena Landa, Jon | Zuzenbide Penaleko irakaslea

Montero, Almudena | Idazlea

Mouesca, Gabi | Preso ohia/ Espetxeen Nazioarteko

Behatokiko presidente ohia

Muguruza, Ane | Biktima

Muguruza, Fermin | Musikaria

Nielfa "La Otxoa", Jose Antonio | Abeslaria

Ocaña, Joana | Aktorea

Oiarzabal, Juanito | Mendizalea

Olaizola, Aimar | Pilotaria

Olalla, Carlos | Aktorea

Olasagasti, Eneko | Zinemagilea

Ormazabal, Patxi | Politikari ohia

Osoro, Nagore | Zumaiako arraunlarien patroia

Parra Nuño, Sebastià | Irakaslea/ Solidaridad Nicaragua

Perez de Mendiguren, Juankar | EHUko irakaslea

Pou, Eneko | Mendizalea

Pou, Iker | Mendizalea

Puello, Marine | Iruñeko inegotzi ohia

Ramirez de la Piscina, Toti | EHUko unibertsitatea

Reparaz, Pello | Musikaria

Rios Paul | Lokarri

Ruiz Beramendi, Mikel | Mikrobiologoa

Sadaba, Javier | Filosofoa

Sanchez, Gotzon | Aktorea

Sansa Albert, Carme | Actriz

Sasieta, Naroa | Informatikaria/gai jartzailea

Somarriba, Joane | kirolaria

Soria, Juanje | Abokatua

Taibo, Carlos | Idazlea

Tameron, Maika | Kirolaria

Toledo, Willy | Aktorea

Txikon, Alex | Mendizalea

Unda, Maider | Kirolaria

Urban, Miguel | Idazlea

Urdangarin, Mikel | Abeslaria

Urias, Fran | Musikaria

Uribe, Kirmen | Idazlea

Velez de Mendizabal, Jose Mari | Idazlea

Villanueva, Arturo | Iheslaria

Zabala, Begoña | Jurista

Zarraoa, Iñaki | Getxoko alkate ohia

Zubizarreta, Xabier | Arrasateko alkate ohia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Presoak