Politika -

Elkarrizketa

Jonan Fernandezek 'oso larritzat' jo du Auzitegi Gorenaren erabakia

Kepa Pikabea presoaren helegitea atzera bota du. Frantziako Estatuan bete dituen espetxe urteak Espainiako zigorrari kentzea eskatzen zuen.

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkaria. Artxiboko irudia: EiTB
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkaria. Artxiboko irudia: EiTB
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkaria. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitza idazkariak "oso larritzat" jo du Auzitegi Gorenak atzo hartutako erabakia. Kepa Pikabea presoak Frantziako Estatuan betetako espetxe urteak Espainiako zigorrari kentzea eskatu zuen, baina Gorenak atzera bota zuen eskaria. Fernandezen iritziz, Gorenaren erabakia "are larriagoa" da "damututako" preso bati eragiten baitio (Kepa Pikabea). Halaber, PPren Gobernua kritikatu du propaganda eta kutsu mediatikoa duen barne politika edukitzeagatik eta, aldiz, elkarbizitzarako, bergizarteratzeko eta justiziarako Estatu politika bat ez izateagatik.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Fernandezek Auzitegi Gorenaren erabakia deitoratu du. Haren iritziz, Estatu espainiarrak erabakia baldintzatu du eta "desnaturalizatu" egin du "oso argia" den Europako araudia.

Fernandezen arabera, "are larriagoa da haren jarduera armatuaz damua erakutsi duen presoa delako". Hori dela eta, Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidentearen jarrera kritikatu du, hain zuzen ere, gehiengo sozialak bakea "atzeraezina" dela badakienean.

"Espainiako Gobernuak ez dauka elkarbizitzarako, bergizarteratzeko eta Justizia alorreko Estatu politikarik eta, dirudienez, barne politika bat baino ez du: propaganda eta kutsu mediatiko markatua duena", azaldu du.

Ildo horretan, gabezia hori "kezkagarria" dela iritzi dio. "Garai zailagoetan, EAEko eta Espainiako erakundeek kolaboratu egin dute bakearen alde, eta une honetan, hori ez da posible aldebakarreko erabakiak hartu dituztelako", gaineratu du.

Azkenik, auzia Estrasburgora heltzen bada, erabakia "beranduegi" hartuko dela azaldu du. Hala ere, aurrez, Auzitegi Konstituzionalak gaiari buruzko erabakia hartu beharko duela gaineratu du.

Bestalde, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak ETAko presoei egindako ?eraso errukigabea? salatu du. Bestalde, Auzitegi Gorenaren erabakia ?mehatxuan? oinarrituta hartu duela kritikatu du eta, horregatik, larunbateko manifestazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Garitanoren iritziz ?mehatxuan oinarritutako? erabaki horrek ?egoera larri batera garamatza?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak