Politika -

Bidaia instituzionala

Eusko Jaurlaritzak Danimarkako zahartze-politikak aztertuko ditu

Euskal ordezkaritza bat, tartean Gizarte Politiketako sailburuorde Iñigo Pombo, Danimarkara abiatuko da gaur, bertako zahartzearen eta osasun arloko berrikuntzaren inguruko esperientziak trukatzera.

Eusko Jaurlaritza. Artxiboko irudia: EiTB
Eusko Jaurlaritza. Artxiboko irudia: EiTB
Eusko Jaurlaritza. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako hainbat ordezkari (Kanpo Ekintzako, Enplegu eta Gizarte Politikako eta Osasun sailetako arduradunak) Danimarkara joango dira bihar, zahartze aktiboaren eta osasun arloko berrikuntzaren inguruko esperientziak eta jakintzak trukatzera, Jaurlaritzak berak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Danimarka erreferentzia da Europako herrialdeen artean, gai hauekin lotutako politika publikoetan.

Danimarkarako ordezkaritza honako hauek osatuko dute: Gizarte Politiketako sailburuorde Iñigo Pombo, Aseguramendurako eta Kontratazio Sanitarioko zuzendari Iñaki Berraondo, Osasun arloko ikerkuntza eta berrikuntza zuzendaria, Maria Agirre, eta Europako Gaietako zuzendari Mikel Anton.

Behin Danimarkan, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bertako Osasun eta Gizarte Politiketako sailekin elkartuko dira, baita udalekin eta ospitaleekin ere. Misio honen helburua Europa iparraldeko herrialde batera lehen gerturaketa egitea da, gai honetan erreferente izanik, bertatik bertara ezagutzeko politika horiek. Era berean, lankidetza-esparruak aztertuko dituzte, eta esperientziak ere trukatuko dituzte. Misio honi jarraipena emateko, Danimarkako ordezkariak Euskadin izango dira martxoan.

Eusko Jaurlaritzak ohar horren bidez adierazi duenez, "zahartzea izango da Europako gizarteek XXI. mendean izango duten erronka sozial eta ekonomiko handienetako bat, izan ere, 2025 baino lehen, Europako biztanleen % 20k baino gehiagok 65 urtetik gora izango du, eta 80 urteko biztanleen kopuruak bizkor egingo du gora".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Gizartea Danimarka