Politika -
Foru-hauteskundeetan
Ahal Dugu, lehen indarra Araban, inkesten arabera
Bestalde, Bizkaian, EAJk irabaziko luke, eta Gipuzkoan, berriz, EH Bildu. Alderdi Popularrak, ordea, jesarleku kopururik handiena galduko luke.
Erredakzioa
Ahal Dugu alderdia indarrez iritsi da Euskadira, eta aurtengo foru-hauteskundeak irabaziko lituzke Araban, Ikerfelek egindako eta Vocento Taldeak argitaratutako inkesta baten arabera.
Bestalde, Bizkaian, EAJk irabaziko luke, eta Gipuzkoan, berriz, EH Bildu. Alderdi Popularrak, ordea, jesarleku kopururik handiena galduko luke.
Inkesta urtarrilaren 7 eta 13 bitartean egin dute: 3.000 telefono-inkesta egin dituzte, eta konfiantza-maila % 95,5 ingurukoa da.
Foru-hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaiak eta programa ezagutzen ez badira ere, Pablo Iglesiasen alderdia lehen indar bihurtuko zen Araban, bigarrena Bizkaian eta hirugarrena Gipuzkoan, inkestaren emaitzen arabera
EAJk hobeto eusten dio Ahal Dugu alderdiaren bultzadari. PSE-EEk eta EH Bilduk atzerakada nabarmenak jasoko lukete, eta PPk kalterik handiena izango luke, Araban bereziki, bertako Foru Aldundia galduko lukeelako.
Alderdi handiek pairatutako atzerakadak on egingo lieke Ezker Anitza-IU eta UPyD alderdiei, haiek jasoko luketeelako botoen gehiengoa.
Lurraldeei dagokienez, EAJk bi jesarleku galduko lituzke Bizkaiko Batzar nagusietan. Jarraian, Ahal Dugu Arabak 12 jesarleku eskuratuko lituzke; EH Bilduk, zortzi (4 galduta); PSE-EEk, 6 (3 galduta); PPk, 4 (erdia galduta); Ezker Anitza-IUk jesarleku bat lortuko luke.
Mapa politikoa Ahal Dugu barik
Ahal Dugu foru-hauteskundeetara aurkeztuko ez balitz, EAJk jesarleku kopuru handiagoa lortuko luke Bizkaian (23-24 jesarleku), EH Bilduk baten bat galduko luke (10 jesarleku), eta PSE-EEk 8-9 jesarlekuei eutsiko lieke. PPk hainbat jesarleku galduko lituzke (4 ordezkari) eta Ezker Anitza-IUk, ordea, 5 ordezkari lortuko lituzke.
Araban Ahal Duguk botoen % 20,7 eskuratuko luke (12 jesarleku). EAJk 12 lortuko lituzte (bat gutxiago), botoen % 19,9 eskuratuta.
EH Bilduk orain dituen 11 ordezkari mantenduko zituen; PPk, berriz, 9 ordezkari galduko lituzke, PSE-EEk, 3, eta Ezker Anitza-IUk, beste bat. UPyDk, lehen aldiz, bi ordezkari eskuratuko lituzke.
Gipuzkoan, berriz, EH Bilduk ordezkaritza murriztuko luke, 22 jesarlekuetatik 16ra (botoen % 27,2). EAJk 16 ordezkari izango lituzke (bi gehiago); Ahal Dugu hirugarren indar bihurtuko zen, botoen % 19,4 lortuta (10 jesarleku). Laugarren indarra PSE-EE izango zen, 7 ordezkariekin (hiru gutxiago), eta PPk bi galduko lituzke.
Bestalde, inkestak agerian utzi du oraindik zalantzan dauden herritarren kopurua altua dela: % 28,4koa Bizkaian, % 32,1 Araban, eta % 32,9 Gipuzkoan.