Politika -

Ekitaldia Lemoan

Rementeria: 'Gizartearen lehentasunak enplegua eta pertsonak dira'

Bizkaiko ahaldun nagusi kargurako EAJren hautagaiak azpimarratu du jeltzaleek 'segurtasuna eta egonkortasuna' ordezkatzen dutela.

Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJren hautagaia. Argazkia: EiTB
Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJren hautagaia. Argazkia: EiTB
Unai Rementeriaren arabera, 800 proposamen jaso dituzte 'Bizkaia-go'n

0:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJren hautagaiak azpimarratu du jeltzaleek "segurtasuna eta egonkortasuna" ordezkatzen dutela, eta ohartarazi du gizartearen lehentasunak pertsonak eta enplegua direla.

BizkaiaGO! herritarren parte-hartzerako ekimenaren baitan, jeltzaleek ekitaldi berri bat egin dute gaur Lemoan. Rementeriak azaldu du jeltzaleek "lasaitasuna eta segurtasuna" ordezkatzen dutela, ehunka lagunen aurrean.

"Gizarteak badaki EAJ lasaitasunaren erreferente dela. Trebatutako pertsonak gara. Guk ez dugu esperimenturik egingo. Egiten dakiguna egingo dugu: kudeaketa eta lasaitasuna eskaintzea. Lasaitasuna emango diegu herritarrei, kalitatezko zerbitzuak eta bizi kalitatea eskainita, eta segurtasuna eta konfiantza emango diegu enpresei eta ekonomiari. Euskal politikagintzan, EAJk segurtasuna eta egonkortasuna ordezkatzen du", adierazi du.

Ildo horretan, nabarmendu du lehendabiziko zeregina herritarrek zer nahi duten jakitea dela eta horretarako "herriari entzun egin behar zaio". "EAJ hori egiten ari da azken hilabeteetan BizkaiaGO! ekimenarekin. 800 pertsona baino gehiagoren iritziak entzun ditugu eta herritarrek esan digutena da beren lehentasunak ez direla ez inkestak eta ezta batzuen enegarren proposamen politikoa ere. Gizartearen lehentasunak pertsonak eta enplegua dira, eta horiek dira alderdi gisa guk ditugun lehentasunak", gaineratu du.

Ekitaldi berean, Itxaso Atutxa Bizkaia Buru Batzarreko presidenteak ere hitz egin du. Horren esanetan, pertsonei entzutea da herrialde bat eraikitzeko modurik onena. Halaber, batasunaren garrantzia azpimarratu du: "Guztion artean, elkarri eskua emanda, helburua herritarren ongizate sistema hobetzea da, eta horretarako herritarrak kontuan hartu behar dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea