Politika -
14. urteurrena
Lore-eskaintza eta elkarretaratzea, Ramon Diazen omenez
Goizean lore-eskaintza egin dute atentatua izan zen lekuan, Donostiako Loiola auzoan; 20:00etan, berriz, elkarretaratzea eta minutu bateko isilunea egin dituzte, toki berean.
Erredakzioa
Ramon Diaz ETAk orain dela 14 urte hildako sukaldaria (Donostiako Itsas-Komandantzia) omendu dute gaur, lore-eskaintza baten eta elkarretaratze baten bidez.
Urtero legez, Loiolatarra Kirol Elkarteak omenaldi ekitaldia antolatu du, elkarteko “kide eta lagun” izan zena hil zuten egunean.
Goizean lore-eskaintza egin dute atentatua izan zen lekuan, Loiola auzo donostiarrean; 20:00etan, berriz, elkarretaratzea eta minutu bateko isilunea egin dituzte toki berean.
Ramon Diaz Garcia, 51 urteko sukaldaria, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen. CCOO sindikatuko kidea zen eta Donostiako Itsas-Komandantzian lan egiten zuen eta ETAk 2001ko urtarrilaren 26an hil zuen, bonba lapaz.