Politika -

Bitartekotza Zerbitzua

Egindako adierazpenak zuzentzeko eskatu dio Marotok SOS Arrazakeriari

Adierazpenak zuzentzeko baldintza jarri du Gasteizko alkateak bitartekotzari hasiera emateko. Hitzak ez dituela zuzenduko esan du Fede Garcia SOS Arrazakeria elkarteko bozeramaileak.

Javier Maroto Gasteizko alkatea. Argazkia: EFE
Javier Maroto Gasteizko alkatea. Argazkia: EFE
Javier Maroto Gasteizko alkatea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SOS Arrazakeriak aurkeztutako salaketa bideratzeko Bitartekotza Zerbitzua onartu du gaur Javier Maroto Gasteizko alkateak, baina baldintza bat jarri du: kolektiboak egindako arrazakeria akusazioak zuzentzea. Lan egin nahi ez izatea eta diru-laguntzaz bizitzea leporatu zien Marotok etorkinei, eta soka luzea ekarri dute ordutik adierazpen horiek.

Bitartekotza Zerbitzura jotzeko proposamena Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak egin zuen SOS Arrazakeriaren eta Gasteizko alkatearen arteko gatazkari konponbidea emateko. Alkatea gaur joan da bitartekotza zerbitzura.

Hala ere, bitartekotza zerbitzuak ibilbide laburra izan dezake; izan ere, SOS Arrazakeriak akusazioak atzera botatzen ez baditu, ez dagoela haiekin biltzeko prest ohartarazi du Marotok.

Etorkinei laguntzeko kolektiboak ?arrazista? deitu ziola gogorarazi du Marotok. ?1.200 pertsona lonja batean erroldatu ziren, baina ez ziren bertan bizi?, azaldu du Gasteizko alkateak. Baja horregatik eman ziela erantsi du, eta alkate gisa berriro hartuko lukeen erabakia dela berretsi du. Marotoren ahotan, errolda betetzeko betebeharra du alkate batek.

Marotok Bitartekotza Zerbitzutik atera eta gero egin dituen adierazpenak isilean entzun ditu Fede Garcia SOS Arrazakeriako bozeramaileak, eta hitzak ez dituela zuzenduko esan du ondoren Garciak. Alkateak adierazpenak zuzendu behar dituela uste du kolektiboko bozeramaileak.

Adierazpenak berretsi ditu Marotok, eta ez duela atzera egingo ohartarazi du. ?Elkartasuna bai, baina abusurik ez?, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gorka Urtaran bideoak Arrazismoa bideoak