Politika -

Oposizioa Legebiltzarrean

EH Bilduk eta PSE-EEk planto egin diote EAJri Osasun Batzordean

Oposizioko bi alderdi nagusiak ez dira Osasun Batzordearen bilerara joan, lantalde hori “Jaurlaritzaren propagandarako plataforma bilakatu” dela salatzeko.

osasun batzordea

EHBilduk eta PSEk planto egin dute Osasun Batzordean

1:22

Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk eta PSE-EEk planto egin dute gaur Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, Urkulluren Gobernuaren kudeaketa salatzeko asmoz.

Oposizioko bi alderdi nagusiak ez dira Osasun Batzordearen bilerara joan, batzorde hori “Jaurlaritzaren propagandarako plataforma bilakatu” dela salatzeko.

11:30ean zeukan hitzordua Osasun Batzordeak, eta EAEko transplanteen koordinatzailea eta Osasun Publikoko zuzendaria deitu dituzte gaurkoan agerraldia egitera.

Oposizioko alderdiek protesta egin nahi izan dute, eurek proposatutako gaiak apropos atzeratzen dituztela argudiatuta.

Horren adibide, EH Bilduk osasun arloko sindikatu guztien agerraldia eskatu zuela irailean, Osasun Arloko Mahai Sektorialaren berri emateko, eta bost hilabete geroago, ez dela oraindik horrelakorik izan.

Hori dela eta, PSE-EEk eta EH Bilduk esan dute EAJk “Gobernuaren propagandarako instrumentu bilakatu” duela Legebiltzarreko Osasun Batzordea.

Rebeka Uberak (EH Bildu) salaktu du Legebiltzarreko Osasun Batzordea Jaurlaritzaren "plataforma propagandistikoa" bilakatu dela, "PPren eskuetan dagoen presidentetzaren laguntzarekin". Bestalde, Blanca Roncal sozialistak lantaldeak bizi duen "kolapso" egoera salatu du. "Gehiengoaren interesak" errespetatzen diren unetik aurrera batzordera bueltatuko direla adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Legebiltzarra albisteak EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE albisteak Osasun albisteak