Politika -

Gipuzkoa

PSEk 'arinkeria'tzat jo du EAJk erraustegia eraikiko duela iragartzea

Itxasok argitu du ez duela baztertzen erraustegia, eta errefusaren irtenbide onena energiaren sorkuntzara bideratzea dela.

Denis Itxaso San Marko Mankomunitateko presidente eta PSE-EEren Gipuzkoako ahaldun nagusigaia. EiTB
Denis Itxaso San Marko Mankomunitateko presidente eta PSE-EEren Gipuzkoako ahaldun nagusigaia.
Denis Itxaso San Marko Mankomunitateko presidente eta PSE-EEren Gipuzkoako ahaldun nagusigaia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Denis Itxaso San Marko Mankomunitateko presidente eta PSE-EEren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak "arinkeria"tzat jo du EAJk Zubietako erraustegiaren proiektuari ekingo diola iragartzea, ez baitzaio "serioa" iruditzen finantziaziorik ez duten "promesak" egitea, beste lurraldeekin akordioak egiteko aukera aintzat hartu gabe.

Itxasok prentsaurrekoa eman du Donostian 2014ko zabor bilketaren balantzea egiteko, eta argi adierazi nahi izan du ez duela baztertzen erraustegia, eta errefusaren irtenbide onena energiaren sorkuntzara bideratzea dela. Hala ere, errefusatu egin du Markel Olano jeltzaleen Gipuzkoako ahaldun nagusigaiaren planteamendua.

Izan ere, "aukera gehiago" aztertzearen alde egin du, beste lurraldeekin akordioetara iritsita azpiegitura handiagoak eraiki daitezkeelako, eta "eraginkortasun handiagoa" lor daitekeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Gipuzkoa PSE-EE berriak