Politika -
Dimisio eskaera
Iturberen azalpenak Legebiltzarrean entzuteko eskatu du Erkorekak
Eusko Jaurlaritzatik EiTBko zuzendariaren nagusiaren azalpenak entzuteko eskatu dute, Eusko Irratiko EDParen eta LETaren inguruan.
Erredakzioa
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak Maite Iturbe EiTBko zuzendari orokorraren azalpenak Legebiltzarreko Batzordean entzuteko, Eusko Irratiko EDParen eta LETaren inguruan, eskatu die oposizioko alderdiei.
Gobernu bileraren ondoko agerraldian, bozeramaleak EiTBko zuzendariari egindako dimisio eskera izan du hizpide, atzo bertan EH Bilduk eskaerarekin bat egin eta gero.
“EiTBko zuzendaritza orokorraren izendapenarekin zerikusia duen guztia Legebiltzarrari dagokio”, esan du Erkorekak eta, gogorarazi duenez, Iturbek berak eskatu du agerraldia egitea hartutako erabakiak eta kudeaketa azaltzeko.
Hori dela eta, esan du Iturberekiko “begirune” izateko eta “erakundeak errespetatzeko komenigarria” litzatekeela Legebiltzarrean eman behar dituen azalpenak entzutea, “baten batek adierazpen askatasunik ez izatea helburu ez badu” behintzat.