Politika -

Eusko Jaurlaritza

Angel Toña Guenaga ekonomialaria, Enplegu sailburu berria

Toña Guenaga otsailaren 10ean karguaz jabetuko da. Ondarroan jaio zen 1952an, ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.

Angel Toña Guenaga, Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburua. Artxiboko irudia: EFE
Angel Toña Guenaga, Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburua. Artxiboko irudia: EFE
Angel Toña Guenaga, Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburua. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Toña Guenaga ekonomialariak Juan Mari Aburto ordezkatuko du Enplegu eta Gizarte Politikarako Sailean, Eusko Jaurlaritzak agiri batean jakinarazi duenez. Toña Guenaga otsailaren 10ean karguaz jabetuko da. Horrela, Iñigo Urkullu lehendakariak Toña Guenaga sailburu izendatuko du datorren asteartean.

Aburto Bilboko Alkatetzarako EAJren hautagaia izan behar zela iragarri zuten jeltzaleek iragan urrian, eta Sailean nork ordezkatu behar zuen lotu gabe zegoen oraindik.

Toña Guenaga Ondarroan jaio zen 1952an, ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu. Deustuko Unibertsitatean doktore eta irakasle gisa, eta lan arloan bete duen ibilbidea oso lotuta egon da lan harremanak aztertu eta kudeatzeari.

Toña Guenaga Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktore da Deustuko Unibertsitatean, eta bertan ari da irakasle 1978tik hona. Gaur egun, Etika Zibikoa, Profesionala eta Enpresaren Etika irakasten du Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Deusto Bussines School); eta Enpresa Etika eta Gizarte Erantzukizuna, Giza Baliabideen Masterrean. 2002 eta 2004 artean, Zientzia Politiko eta Soziologia dekanoa izan zen eta Gizarte Ikerketaren zuzendaria Deustu Fundazioan (2004-2006).

Lan sailburuorde eta Enplegu zuzendaria

Alor pribatuko ibilbideaz gain, Eusko Jaurlaritzaren Lan sailburuordea (1991) eta Enplegu zuzendaria (1980) ere izan zen. Bere ibilbide akademiko eta profesionala oso lotuta egon da lan harremanak aztertu eta kudeatzeari.

1990tik orain arte, Lan Harremanen Kontseiluko bitartekari eta bateratzailea da lan-gatazka kolektiboetan; administratzaile judiziala ere bada hainbat konkurtso-prozeduretan 2001etik hona.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza