Politika -

Kutxabanken salaketa

Fernandezek eta Cabiecesek gaur deklaratuko dute

Fernando Lopez de Eguilaz Kutxabankeko Giza Baliabideen zuzendariak asteazkenean deklaratu zuen Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean, irregulartasunik izan den argitzeko abiatu duten ikerketan.

Mario Fernandez eta Mikel Cabieces. Artxiboko irudia: EiTB
Mario Fernandez eta Mikel Cabieces. Artxiboko irudia: EiTB
Mario Fernandez eta Mikel Cabieces. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiak eta Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren ordezkari ohiak Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean deklaratuko dute gaur. Fernandezen agintaldian bankuan izandako ustezko irregulartasunen inguruan azalpenak emango dituzte biek.

Bestalde, Fernando Lopez de Eguilaz Kutxabankeko Giza Baliabideen zuzendariak asteazkenean deklaratu zuen Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean, irregulartasunk izan den argitzeko abiatu duten ikerketan.

Lopez de Eguilaz aurrenekoa izan da deklaratzen, Ministerio Publikoak Kutxabanken irregulartasunik izan den argitzeko ikerketa abiatu zuenetik. Mario Fernandezen agintaldian ustez 243.592,02 euroko ordainketak egin omen zizkion Cabiecesi bankuak.

Ustezko irregulartasunak Fiskaltzaren aurrean salatu zituen Kutxabankek, ordainketa horiek iker ditzan, baina bankuak horien bidez emandako dirua dagoeneko jaso duela gaineratu zuen. Bilboko abokatu-bulego baten zerbitzu juridikoak jasotzeko kontratua sinatu zuen bankuak. Mikel Cabiecesek harreman profesionala zuen bulego horrekin, eta PSE-EEn baja hartu zuen bankuak informazioaren berri eman eta gero.

Kutxabankek Espainiako Bankuari eman zion ustezko irregulartasun horien berri, eta Espainiako Bankuak Europako Banku Zentrala (EBZ) jarri zuen jakinaren gainean. EBZk Gregorio Villabeitia Kutxabankeko egungo presidentea ere deitu du deklaratzera, auzia argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Kutxabank albisteak