Politika -
Epaia
Xalbador kolegioari emandako diru-laguntza itzuli beharko du Gipuzkoak
Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztu duenez, "ikastolen mugimenduari babesa ematen" jarraituko du.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Epaitegi Nagusiak (EAEAN) Kanboko “Xalbador” kolegioari emandako 600.000 euroko diru-laguntza itzultzera zigortu du Gipuzkoako Foru Aldundia. Sententziak dionez, akordioak Aldundiari dagokion lurralde-esparrua gainditzen du.
Gaur ezagutu den epaia irmoa da eta bertan behar utzi du Aldundiak Iparraldeko ikastolari emandako laguntza. Era berean, “dirua berreskuratzeko beharrezkoak diren ekintzak egitera behartzen du Aldundia” eta prozesuaren kostua ordaintzera.
Gipuzkoako Foru Aldundiak “Xalbador” kolegioari emandako laguntza epaitegira eraman zuen Carlos Urquijok, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak. Aldundiak onartutako akordioaren arabera, 2013, 2014 eta 2015 urteetan 600.000 euroko diru-laguntza emango zion Aldundiak Kanboko ikastolari.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Epaitegi Nagusiak bertan behera utzi du akordioa “emandako laguntza ez baitator bat Diputazioak ordezkatzen duen interes orokorrarekin”. “Ez dago laguntzari babesik ematen dio loturik”, dio testuak.
“Diputazioak, lurraldeko administrazioa izaki, ezin du bere eskumenek zehazten duten mugetatik bereizi”, gaineratu du.
Testuak dionez, epaiak ez du Diputazioak “euskararen promozioan” duen eskumena ezbaian jartzen, “Gipuzkoako lurralde historikoa gainditu izana baizik”.
Era berean, tribunalak dio laguntzak zenbait lege-artikulu urratzen dituela “modu zuzenean eman baitzen, eta ez ohiko prozedurak jarraituz”.
Aldundia: “Ikastolei babesa ematen jarraituko dugu”
Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztu duenez, “ikastolen mugimenduari babesa ematen jarraituko du.
Prentsa oharra kaleratu du Zigor Etxaburua Euskarako zuzendariak. “Aldundiak euskararen lurraldean euskararen normalizazioaren alde lanean jarraituko du, orain arte bezala”, zehaztu du oharrean.