Politika -

12. urteurrena

Pagazaurtunduatarrek ‘Josebaren postontzia’ zabaldu dute

Helburua “terrorismoaren eguneroko memoria jasotzea” da, eta “agian, erantzukizunaren ispilura begiratzeko gai den norbaiten gogoeta bat”.

Joseba Pagazaurtundua gogora ekarri dute familia eta lagunek

0:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Pagazaurtunduaren sendiak elbuzondejoseba.com web gunea zabaldu du gaur, igandea, “Pagazaren hilketan parte hartu zuen edonork bere erantzukizuna onar dezan, biktimari zuzendutako gutun baten bidez”, Covite Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak zabaldu duenez.

Webgunean, familiak adierazi du Andoaingo Udaltzaingoko buruzagia hil zutela 12 urte igaro ondoren, “ETAri hiltzea eskatu zioten ehunka bizilagunek ez dute jarrera hori gaitzetsi, ezta bere erantzukizunaren inguruan gogoeta egin ere”.

Gainera, familiaren esanetan, “Joseba hiltzeko datuak eman zituztenak eta familiaren etxebizitzaren kontra -bi haur txiki egonda- molotov koktelak bota zituztenak, kalean daude zigorrik jaso gabe”.

Hori dela eta, pagazaurtunduatarrek ‘Josebaren postontzia’ ekimena abiarazi dute, “terrorismoaren eguneroko memoria jasotzeko” helburuarekin, eta “agian, erantzukizunaren ispilura begiratzeko gai den norbaitek gogoeta bat” bidaliko du.

Postontzi birtualaz gain, eta helburu berarekin, familiak postontzi bat jarri du gaur goizean Andoaingo Udaletxeko enparantzan, Agustin Ibarrolaren eskulturaren ondoan, urtero omenaldia egiten duten lekuan, hain zuzen.

Joseba Pagazaurtundua Andoainen hil zuten otsailaren 8an, duela 12 urte. 09:55etan, ETAko kide batek hiru tiro bota zizkion, Daytona kafetegian gosaltzen zuen bitartean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Euskadi Ta Askatasuna albisteak